Araba Euskaraz 2009 OIONEN!! Hauspoari Eraginez
Monday, June 23rd, 2008Ekainaren 15ean Bastidan aurtengo, 2008ko, Araba Euskaraz ospatu zan. Bertan egon ziren guztiek, Euskal Herriko gune desberdinetan bezala Arabar Errioxan ere, euskarak behar duen bultzadan hartu zuten parte.
Urtero bezala, ekitaldi guztien artean lekukoaren esku aldatzea garatu zan, aurten Oiongo San Bizente ikastolari zegokiona alegia. Argazkian ikusten dan moduan, Lorea lehendakariaren eta Txema zuzendariaren eskuek jaso zuten datorren urterako jaiaren ardura, “hauspoari eraginez” lelopean ospatuko dana.
Blog xume honetatik euskaltzale orori gonbidapenik eta gogorrena 2009ko Araba Euskarazean parte hartzeko, eta Oiongo ikastolako lagun guztientzako energia, indarra eta besarkada bana.
2003koa gogoan:
www.sanbizenteikastola.org
http://sanbizenteikastola.blogspot.com
Posted in Uncategorized | No Comments »



