Playing with photoshop…
Friday, September 12th, 2008Badira aste batzuk hirukote potente bat briñasera hurbildu zala bisitan; Amets Jauregi jaun txit gorenari ataratako argazki segida batetik urten zan hau:
Posted in Uncategorized | 3 Comments »
Badira aste batzuk hirukote potente bat briñasera hurbildu zala bisitan; Amets Jauregi jaun txit gorenari ataratako argazki segida batetik urten zan hau:
Posted in Uncategorized | 3 Comments »
Nahiz eta eguraldi ederrenik ez zaigun atara, Urduña aldera hurbiltzea erabaki dogu.
Goraino heltzeko bidea ondo ez genekienez, mapari begira hasi diogu igotzreari, izan ere nahiz eta zuzen eta erraz heltzeko aukera dagoen, “prailearen muturra” ikusi nahi baikenuen. Abiatu eta hogei minutura lehenengo ezustea, oreinkume bikote bat metro apur batzuk harago korrika!! Beranduago hauen arbaso baten hezurrak bidezidor erdian zapaltzekotan egon gara. Jarraitu dogu basabidetik esandako muturraren azpian harkaitz haundi batean ez ohiko “pintada” ikusi artean, barreak geldiarazi gaitu zera zioen eta: “venga que arriba hay kalimotxo”…
“La llanera solitaria” izenarekin bataiatu dot nirekin zetorrena, hain zuzen ere bidexkak lauak zirenean botere magiko eta misteriotsu batek bultzatuta arindu, aurreratu eta bakarrik gelditzen zelako, baia ez dotsuet kontako aldatsa heltzean gertatzen zana…
Heldu gara “arriba”ra baina geuk jarri behar izan dogu kalimotxoa ez zana, ura…
Posted in Uncategorized | No Comments »
Azkenean, eta 12 urte igaro direla, nire lehenengo QSL txartela heldu zait.
8 urte nituela hasi zen guztia, olentzerok walki-talki
batzuk jarri zizkidan etxeko saloian opari, eta horrela piztu zitzaidan uhinen bitartez komunikatzeko zirrara. Lau urtetan zehar erabili nituen, jostailuak alde batera utzi eta 12 urterekin 25000 pzta aurreztu eta nire lehenengo emisora erosi nuen arte. Metro t’erdiko antena bat balkoian Oion herritik Errioxa eta Arabar Errioxa osoko jendearekin hasi nintzen berbetan; lehenengo egunean Logroñoko bi lagunek “kubata” indikatiboarekin (interneteko nick-aren parekoa) bataiatu ninduten, egia esan ez dut gogoratzen ezizen honen zergatia, baina urtetan mantendu eta erabili nuen.
18 urterekin eta auskalo zenbat aparatu desberdin erosi edo salduta, ene bigarren emisora erosi nion lagun bateri, Albertori. Honako hau handiagoa zen, potentzia eta frekuentzia gehiagorekin lurralde berriak probatu nahi nituen, gainera kotxeko karneta atara eta antena etabarrak mendira igotzeko aukera nuenez beste herrialdeetako radiozaletuak entzuten nituen, harik eta italiako batekin hitzegitea lortu nuen arte. Orduan 30KAO44 zen ezizena.
Aurten, maiatzaren 24an radiozaletuentzako lizentzia ateratzeko azterketa gainditu nuen eta hilabete pare bat geroago EA2DJL indikatiboa ezarri zidaten, honekin hasi nintzen beraz zaletuentzako frekuentzia guztietan zehar internet bitartez erositako hirugarren emisora batekin jarduten.
Radiozaletasun maila honetan kodigo eta hizkera propio batzuk erabiltzen dira, adibide erabiliena QSL hizkiak dira; baiezkoa edo konfirmazioa adierazteko erabiltzen dira mundu mailan. Horrela “QSL txartela” izeneko postaltxo batzuk erabiltzen dira bi pertsonen arteko kontaktua frogatzeko, hau da, nik edozein zaletuarekin kontaktua egitean nire “postaltxoa” bialtzen diot data, frekuentzia eta beste datu batzuk adieraziz, eta era berean berak niri bere txartela.
Uztailaren 29an estreinatu nuen EA2DJL indikatiboa, eta aurreko astean jaso nuen lehenengo konfirmazio txartela, kasualidadea edo patua, hau be italiarra zan nahiz eta Corsica irlan egon nirekin berba egitean:
Hau nik bidalitakoa:
Jada 60 bat pertsonarekin egin dut kontaktua, Europarrak gehienak, eta Estatu Batuetako edo Azore irletakoak besteak.
Posted in Uncategorized | No Comments »