doingword.com

Archive for November, 2008

Political graffiti

Saturday, November 22nd, 2008

Bada denboralditxo bat, (100 urtetako denbora tartea…), lagunartean, familian edo tabernan “politika” hizketagaia ateratzen denean, jendea berotu egiten dela. Ni ere ez naiz libratzen, nahi baino sarriago izaten ditut elkarrizketa gogorrak (bronkak) lagunekin, lankideekin, eta baita aitarekin ere…

Lagun batekin “elkarrizketa gogor” horietariko bat nuela, zeozerk gure solasaren norakoa aldatu zuen guztiz:

img_0386.jpg

Posted in Uncategorized | No Comments »

LARRIOXA

Saturday, November 15th, 2008

oion

Lau urte igarota, bazen Errioxa aldera eskapadatxoa egiteko garaia, Arabar Errioxara alegia.

Goizean goiz, Lapueblako Assa ikastolara hurbildu nintzen irakasle ohiak agurtzera; edo nerabezaro garaian egindakoengatik, bonboi kutxa batekin barkamen eske akaso…

Gero Oion aldera jo nuen zuzenean, lagun batzuekin kafea hartu eta berdina baina San Bizente ikastolan. Berau ezagutzen duenak badaki nor izan zen topatu nuen lehenengo pertsona, betiko “La txarito”, betiko bere bulegoan, betiko moduan lan ta lan… Gida turistiko lanak ere egin zituen nirekin, bi eraikinetan zehar berriro ere irakasle ohiak agurtzen, eta animoak ere banatu nituen, izan ere aurtengo Araba Euskaraz 2009 antolatzea egokitu zaie.

Totiren etxean patata tortila nuen zain, nola ez…

Arratsaldean honekin eta bestearekin ibili nintzen, garai bateko kontuak gogoratzen, eta jakina, berri morboso guztiak kontatu zizkidaten! Eskerrak Taconerako Mario afaltzera joateko bila etorri zitzaidala!!

Rakel eta Ibairen etxean afalduta, azkeneko potea hartu genuen “en la Taco”, eta horrela amaitu zen egun berezi eta polita.

txaro rakel

Eskerrikasko guztioi eman zenidaten harreragatik.

Posted in Uncategorized | 3 Comments »

Search


type and hit 'enter'