WEAR YOUR PET!!
Tuesday, January 20th, 2009Bueno, hasteko urte berri on!! Badakit berandutxu diodala… baina lanpetuta iblili naiz azkenaldian…
Badira lau urte etxean “THE BALDE” aldizkaria jasotzen dudala, asteburuetan begirale ikastaroa egiten nenbilen orduan, eta atsedenaldietan taberna batera joanten ginen hamaiketakoa egitera. Horietariko tartetxo batean eskuartera erori zitzaidan The Balde ale bat. Aldizkari bitxia da, ale bakoitzak diseinu berria dakar, eta orrialde bakoitzak maketazio ezberdina; euskeraz eta ingelesez idazten dute artikulu bakoitza, eta berriak ere ez dira edonolakoak. Adibide moduan honakoa:
WEAR YOUR PET!!
“Maskoten ilearekin eginiko jantziak. Zuetako nork ez du inoiz pentsatu zakur honek duen ilearekin jertse bat egiteko ere emango luke… edo zein gustora jantziko nuke katu horren moduko ileaz eginiko bufanda. Ba bai. Posible da. Zure maskota zure kontura bizi den kaparra izateari utzi eta neguko gau hotzetan berotu edo edozein ekitaldi sozialean nabarmantzeko aukera emango dizu.”
Posted in Uncategorized | 6 Comments »

