Venticinque
Wednesday, March 11th, 200925, zenbaki polita, borobila… polita atzoko eguna ere, jende piloak zoriondu ninduen; eskerrikasko barriro guztioi.
Ene anaiatxo maiteak ordea astebete lehenago zoriondu ninduen, modu berezi batean hori bai… Sukaldean nenbilen ni, auskalo zer jaten, zertan bestela… eta bera trastez betetako kutxa bat goitik behera miatzen. (…tipica estampa familar…) Baina bapatean belarritxo parabolikoak altxatu, eta galdera bota zidan: “…zer da hau??”
…isilunea…
Nik “…potxolo, hori walkman bat da!” eta berak berriro “…baina, zertarako da hau??”
Elkarrizketa bertan amaitu zen, nire buru barrutik gauza asko hasi ziren pasatzen, ezin nion erantzun errazik eman eta kutxa misteriotsutik beste zeozer deigarriago batek walkmana ahaztuarazi zion.
Zahartzen hasia ote naiz…?¿ ![]()
Posted in Uncategorized | 3 Comments »
