Vascuence, TERRIBLIE!!!
December 3rd, 2008
Bai, badakit ez dizuedala ezer berririk kontatzen, mundu guztiak dakiela euskararen nazioarteko eguna dela… Baina blog honetan lehenengo post-a idatzi nuenetik gaur igaro da urtebete, eta hori ospatu beharra zegoen!
Nik ere nire omenalditxoa egin nahi diot eskuarari, cocacolaren iragarkiak modan jarri zuen moduan; euskara hitzegiten dutenei, entzuten dutenei, ikasten dutenei, ulertzen ez dutenei, egunero erabiltzen dutenei, vascongadoari, maite dutenei, urtero arauak aldatzen dituen euskaltzaindiari, irakasten dutenei, historian zehar mantendu izanari, éuscarori, lehenengo ikastolak zabaldu zituztenei, nire gurasoei, arrantzale afrikar euskaldunei, windows eta linux bertsio euskaratuei, izioqui dugu guec ajutu ez dugu idaztera ausartu zirenei, euskarazko menua izan zuen lehenengo alcatel mugikorrari, renault “amigo”ri (laguna…), euskarazko komunikabideei, franco garaiko ezkutuko euskaltegiei, baita gaur egungoei ere, san bizente eta assa ikastolei, argitxori, aitxitxe luiseri, axularreri, aipatu barik utzi ditudan guztiei, eta bereziki ene lagun Alvarori, TERRIBLIE hitza erabiltzen jarrai dezan…
… baten bat horrela irten da etxetik gaur…
Entry Filed under: Uncategorized


3 Comments
Add your own1. asier+done | December 15th, 2008 at 9:51 pm
Gaur abenduaren 15a bada ere, asmatu dugu nor atera den kalera lorezko zapi beltz horrekin!!!! hori begiratu behar genuen, ezta??? edo marrubia eta argitxoa zen??? Nire ondoan Asier daukat eta horrek uste du betidanik euskera kalean egon dela….ezetz esaten dit atzetik.
Gutxitan bada ere gustura sartze gara txoko honetan eta Asierrek dioen bezala (ez naiz luzatu behar) agur vascongada eta ondo pasaaaaa!!!
asier+done
2. aitordone | December 25th, 2008 at 12:14 pm
Egunon!!!!!!
komentario hau ez dago lotuta gaiarekin baina argazki atalean sartu eta gero ezin da pca itxi idatzi gabe, bereziki erretratuak ikusirik.
Artista bena bat familian dagoela jakinda ere, beti harritzen gaituzu, modeloa ere ez dago batere txarto, orain ulertzen dut zergaitik dio barruan dagoela!!!!!!
Ospetxua zarenean ez ahaztu erakusketetan “atzoko eta gaurko” modeloaren argazkia ipintzea, denen artean gehien gustatu zaiguna da eta. Beti dago batenbat besteak baino barrurago heltzen dena!!!
Gure balkoitik zorionak eta …………. segi aurrera!!!!!
3. admin | December 28th, 2008 at 8:39 pm
Eskerrikasko ASA3, igertzen da familiakoak zaretela… baina eskerrikasko!!
Asier, noizko zure blog bat?!?
Leave a Comment
Some HTML allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
Trackback this post | Subscribe to the comments via RSS Feed